1. Hitzarmena publikoari esposatzea agintzen zuen erabakia ez zen inoiz notifikatu Zalaingo bizilagunei.
2. Udalak hitzarmena jende aurrean jartzea erabaki zuen eta informazio publikorako hogei eguneko epea irekitzea, Nafarroan argitaratutako egunkarietan argitaratuz. Baina gero egunkarietan ez zen publikatu, ez hitzarmena jendaurrean jarri izana, eta ez behin betiko onespena ere.
Zergatik notifikatzen zait nire etxera iristea ezinezkoa den bide baten aldaketa bat, nahiz eta ni bidearekiko mugakidea ez izan?
Eta ordez, asko eragiten didan hitzarmen bat jendaurrean jartzea ez zait notifikatzen?
3. Nire etxetik hurbil dagoen industrialdearen zatian neurketak egiten ari zirela ikusi nuenean, kontsulta urbanistiko bat egin nion Udalari distatziei buruz, eta idatziz erantzun zidaten:
a) Industrialdetik nire etxera 28 metro.
b) Nire partzelatik hurbilen dagoen nabera 25,16 metro.
Orain galdetzen dut: zergatik daude 11 metro bakarrik nabeetatik nire etxera? Nik kontsulta egin nuenean hitzarmena aspaldi sinatua zegoen.
4. Zergatik eman zaio urbanizatzeko baimena xehetasun azterlana onartu aurretik? Egintza honekin Udala alineazio batzuk onartzen ari da, eta horiek aurretik onartu behar ziren xehetasun azterlanaren barrenean.
5. Azaldu dudanagatik, ikusten denez, Udalak hartu duen erabakiengatik (hitzarmenarena ez notifikatu, urbanizatzeko baimena eman aurretik xehetasun azterlana ez exijitu) ondorioztatzen da oso kaltetua gelditu naizela, 11 metrotara geldituko zaidan fabrika batetik, non zuzenena 28 metrotara izatea litzateke. Horixe baita Berako Hirigintza Planak markatzen duena.
Nabeen hurbiltasunari gehitu behar zaizkio jarduerak ekarriko dizkidan kalteak zaratengatik (egunez eta gauez), usainak (nabean plastikoa injektatzen ariko dira), txatar eta zabor gordegailuak, industria ibilgailuen trafikoa gasolindegira joateko, ibilgailuen eta makineria astunen trafikoa zamak jaso eta jaisteko kamioietatik.
6. Xehetasun azterlana onartzearekin alineazioak aldatu egiten dira eta nire etxea hirugarren nabeari ia itxekia doan etxea izanen da.
Zer zentzu dauka diru publikoa gastatzea Hirigintza Plana egiten, gero plan honen alineazioak aldatzeko, kontuan hartu gabe gehien kaltetuak suerta daitezkenak, hain xuxen, mugakide diren bizilagunak?
Javier MÂȘ Iratzoki Agesta Zalain-Bera