Berako Toki-Ona institutuko patioa itxitzeko eskaria egin du Lesakako Udalak

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 25a, 10:31

Guraso Elkartearen erranetan, «arrisku larriak» sortzen dira irekia egotean

Berako Toki-Ona institutuko Guraso Elkarteko zuzendariak sinatutako idatziarekin bat egin du Lesakako udalak ahobatez eta ikastetxeko patioa eskola orduetan itxitzea eskatu dio Berako Udalari. Gurasoen idatziaren arabera, patioa irekia egotean, «arrisku larriak sortzen dira, kanpotik lasai ederrean edonor sartzen ahal delako gure gazteei edozein gauza eskaintzera edo saltzera».

«Bortizkeria eta drogak saltzeko aukerak»

Lesakako Udalak egoera horrekin zein arrisku sortzen ari den ohartarazi dio Berako Udalari eta Bortzirietako institutu hau bere udalerrian egonda “udal horrek zer nolako erantzukizuna duen” gogoratu du. Gainera, eskola orduetan patioa itxi dezatela eskatu du, “arazoak sortu ez daitezen, bertzeak bertze, bortizkeria sortzeko eta drogak saltzeko aukerak”. Segituan itxi dadila ere eskatu du Lesakako udalak, hau da “itxiera hori ez dadila gehiago luzatu eta ez daitezela neurri eskasak hartu talde politikoek, herritarrek eta ondare-arduradunek irtenbide adostu bat lortu bitartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun