San Fermin erretiratuen elkartea Ultzamara joanen da apirilaren 17an

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 24a, 12:03

Txartelak apirilaren 12a bitarte eskuratzen ahal dira

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak Ultzamara ateraldia antolatu du apirilaren 17rako. Irteera Lesakako plazatik eginen da goizeko 8etan eta Iraizozko gazta fabrika eta Lizaso eta Auza bisitatu ondotik, Goldarazen bazkalduko dute honako menu honekin: zainzuriak eta txistorra hasteko; ilar beltzak aza eta odolkiarekin, haragi zopa, ajoarriero, bildots edo zerrikuttina entsaladarekin, aretze-txuleta, eta kailatua edo gazta postrerako, dena ardoz, urez, kafez eta kopaz ongi hornitua. Bazkalondoan Lekunberri eta Leita bisitatuko dituzte, etxera bueltatu aitzinetik.

Txartelak 26 eurotan

Txartelak erretiratu elkartearen ostatuan eros daitezke apirilaren 12a bitarte 26 euroren truke, baina kontuan hartu behar da bakarrik autobusa bete arte izanen dela lekua, beraz lehenbailehen mugitzea komeni da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun