Argazkia iazko bestatan ateratakoa da. Ba, abuztuari begira entsaioetan hasi dira dantzariak. Ortziral eta larunbatetan, egunak txandakatuz lanean ari dira. Aste batean, ortziralean 19:30ean eta hurrengoan, larunbatean 17:30ean biltzen dira. Aldi honetan ortziralean ariko dira. Momentuz 17 inguruko taldea dago eta Amaia Apezetxea eta Amaia Telletxea dira erakusleak.