Korrika

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 18a

Korrika martxoaren hondarrean ailegatuko da ingurura, eta herritik pasako ez den arren, ekimenarekin bat eginez, herriko elkarteek eta Udalak kilometroak erosi dituzte. Gazte Asanbladak, Ekaitza Elkarteak, Udalak eta Guraso Elkarteak euren ekarpena egin dute euskararen alde, eta orain korrika saioa egitea bertzerik ez da gelditzen.

Bertzalde, aipatu, Korrika Ttikia egiteko asmoa ere badagoela, baina apirilaren 4an izanen denez, hurrengoan emanen ditugu xehetasunak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun