Martxoaren 28an sagardotegira ateraldia eginen da

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 18a

Gazte Asanbladak eta Ekaitza Elkarteak autobusa antolatu dute

Ez da lehenengo aldia eta ez dadila hondarrekoa izan gainera! Aunitzek sagardotegiko denboraldian itzuli bat edo bertze egiten dute eskualdeko nahiz Gipuzkoako sagardotegietara. Ekaitza Elkarteak eta Gazte Asanbladak aspaldixkotik herritik autobusa antolatzen dute. Hala, martxoaren 28an, Hernaniko Iparragirre sagardotegian bazkaria izanen da eta bazkalondoa biharamun goizaldera bitarte luzatzeko aukera dago. Txartelak hilaren 22ra arte ostatuetan egonen dira salgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun