Elizako teilatua eta katekesi-gela moldatu dira

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 18a

TTIPI TTAPA

Urtarrilean akautu ziren San Martin Elizako teilatua berritzeko lanak. Kaperan, Seroraren etxean eta parrokiko zentroan egin diren lanekin batera 273.575 euroko gastuak eragin ditu. Sarrerak, berriz, 108.550 eurokoak izan dira, 48.880 euro lesakarren emarien bitartez; 35.600 euro parrokiak berak paratu du eta 24.070 euro Zuk aukeratu, zuk erabaki kanpainarekin lortu dira. Teilatuko lanak enpresa batek egin baditu ere, bertze hainbat 25 bat erretiratuk egin dituzte borondatez: ezkildorreko gurutzea konpondu, Seroraren etxean katekesia eta bilerak egiteko aretoa egokitu… Denei eskerrak eman nahi izan dizkie Pedro Laskurain apezak. Orain, ezkildorrea konpontzeko proiektuari ekin nahi diote, 65.000 euro aurrekontuarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun