Stock feria arrakastatsua

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 18a

TTIPI TTAPA

Iaz baino parte-hartze ttikiagoa izan zen, baina halere, jende dezente hurbildu zen martxoaren 1ean Larun-Haizpe elkarteak antolatutako salgai-hondarren feriara. Guztira 1.592 lagun sartu ziren azokara. Oro har, salmentak iazkoak baino baxuagoak izan arren, krisi garaian gaudela kontuan hartuz, antolatzaileak gustura gelditu dira erantzunarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun