Zuhaitz berriak landatu ondotik, hamaiketakoa

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 18a

TTIPI TTAPA

Ehiza eta Arrantza Elkarteak, Udalaren laguntzaz antolatutako Zuhaitzaren Eguna egin zen martxoaren 1ean. Tiro eremu inguruan, bertako hainbat zuhaitz landare sartu zituzten neska-mutikoek, gurasoekin. Bezperan, Ehiza eta Arrantza Elkarteko kideek zuloak egin zituzten eta haurrek, bakoitzak bere zuhaitza landatu zuen. Ondotik, hamaiketako ederra izan zuten. 1979an berreskuratu zuen ohitura hau Herriko Etxeak, Guraso Elkarte eta Gure Txokoa Elkartearen laguntzaz. Azken urteetan, Ehiza eta Arrantza Elkartearen eskutik egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun