Sanestebanak antolatzeko deia

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 18a

Oraindik urruti daudela dirudien arren, bestak prestatzen hasteko tenorea da. Aurtengo bestak ere arrakastatsuak eta parte-hartzaileak izan daitezen, bestetako lehenbiziko bileran parte hartzeko gonbitea luzatu du Kultur Batzordeak, ideia eta ekarpen guztiak ongi etorriak izanen direlako. Bilera martxoaren 24an eginen da, 19:00etan Herriko Etxeko Pleno Aretoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun