Zalain auzotik ateratzeko industrialdetik pasako den hiru metro zabaleko bidea ez da nahikoa auzotarrentzat. Salatu dutenez, «bide horren gainean industrialdeko kamioiak ibiliko dira» eta nabeak zenbait etxetatik hurbil geldituko direlako.
Ttipi-Ttaparen aitzineko alean aipatutako «berdeguneari» buruz, «promotoreak bere hasierako proiektuan ezarritakoa baino ttikiagoa» dela salatu dute Zalaingoek, «ia-ia ez da berdegunerik».
2007an Udalak eta promotoreak sinatutako hitzarmena ere kritikatu dute auzotarrek: «Udala makurtu egin da promotoreak markatzen duen alineazioa onartu arte». Ez dute ulertzen Udalak zergatik sinatu zuen akordioa, «promotoreari hainbeste eskubide eman eta auzoarentzat hain kaltegarria dena». Gisa berean, Udalak esparruaren %10 eskuratzeari «uko egitea» ere salatu dute eta gauzak argi ikusten ez dituztelako, epaitegietara jo dute.