42 bikotek parte hartu zuten Gure Txokoako IV. mus txapelketan

Utzitako argazkiak 2009ko martxoaren 6a

Gure Txokoaren mus txapelketan ohorezko lau postuetan sailkatutakoak. TTIPI TTAPA

Ibai Bereau eta Miguel Angel Indakoetxea lesakarrak suertatu ziren garaile

Guzira 42 bikotek hartu zuten parte Gure Txokoa elkarteak antolatutako mus txapelketan.

Txapeldunak lesakarrak, azpitxapeldunak aranztarrak

Txapeldunak Lesakako Ibai Bereau eta Miguel Angel Indakoetxea izan ziren eta 400 euro eta txapela irabazi zuten. Bigarren Arantzako Patxi eta Pottune suertatu ziren. Hiruak Bat landetxeen elkarteak eskainita, landetxe batean lau pertsonendako asteburu bat irabazi zuten.

Hirugarren Berako Jon Altzuguren eta Adrian Gajate suertatu ziren, Zalain jatetxean bi lagunendako afaria lortu zuten. Laugarren Berako Txitxo eta Txitxo izan ziren, eta Zubiondo jatetxean bi lagunendako afaria lortu zuten saritzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun