Ia 1.600 lagun sartu ziren Berako II. Salgai-Hondarren Ferian

ttipi-ttapa 2009ko martxoaren 2a

Berako kiroldegian igande goiz eta arratsaldez ibili zen jendea. <br> Foto Goiko TTIPI TTAPA

17 komertzioetako produktuak izan zituzten ikusgai eta erosgai

Berako Larun-Haizpe merkatarien, ostalarien eta zerbitzu enpresen elkarteak bigarren urtez antolatutako Salgai-Hondarren Feria arrakastatsua izan zen igandean. Udala, Nafarroako Rural Kutxa eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin antolatutako azokan sartzeko sarrera euro bat ordaindu behar zen, eta 1.592 lagun izan ziren sarrera hori eskuratu zutenak. Sarrerak, feriaren laguntzaile diren ostatuetan kontsumizio bat egiteko eskubidea ematen zuen eta horrek, bizitasun handia eman zion Berako herriari igande osoan. Honela,

Iaz baino guttixeago

Joan den urtean 2.000 lagun inguru sartu ziren ferian, eta aurten guttixeagoa izan direla eta, orokorrean, guttixeago saldu dela onartu arren, gustora daude Larun-Haizpe elkartean, “krisi garaian gaudela kontuan hartuz, jendea ibili delako eta bertze lan egun batean bezalaxe saldu dugulako”. Egun osoan, 10:00etatik 19:30era herriko dendariek stockean dituzten artikuluak prezio onean eskaini zituzten Kiroldegian. Agara Kirolak, Arturo arropa-denda, Edurne haur arropa-denda, Elkar eta Igone liburu eta paper-denda, Kalotxa zapata-denda, Artieda M. lentzeria, Bera Informatika, Zela Kirolak, Martzutzak arropa eta bitxiak, Expert Bortziriak, Yoan ileapaindegia, Ameka burdindegia, Azalea lore-denda, Duve ileapaindegia eta estetika, Beti-Jai ostatu-jatetxea eta Goxo ikuztegi industrialak parte hartu dute aurtengo azokan. Beraz, iaz baino sei komertzio gehiagok, 17 guzira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun