Euskara Mankomunitatean langile berria

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 2a, 12:33

Hautaketa prozesua gainditu ondotik, Rakel Deskarga lesakarra izanen da Bortzirietako Euskara Mankomunitateko administraria. Orain arte bi teknikari aritu dira lanean Mankomunitatean, baina astelehenaz geroztik, hilak 2, Deskarga ere hor ari da lanean. Behin-behinean ariko da lanean eta egun erdiz.

14 lagunek eman zuten izena Euskara Mankomunitateak administraria kontratatzeko egindako deialdian, eta azkenean lau baino ez ziren gelditu. Azken azterketa hiruk gainditu zuten eta hiru horietan puntuaziorik altuena jaso zuena izan zen Rakel. Dena den, bertze biak ere Mankomunitatearen lan-zerrendan daude. Hainbat proba pasatu behar izan zituzten aurkeztutakoek: euskara proba, proba teorikoa, praktikoa eta ahozkoa. Horiekin batera, bakoitzaren esperientzia eta merezimenduak hartu ziren kontuan puntuazioa osatzerakoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin zerikusia duten lanak egin beharko ditu administrariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun