Otsaileko udal Informazioa

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 2a, 12:28

Hilabetero bezala, Udaleko berriak biltzen diren txostena etxez-etxe banatu da.

Euritearen ondorioak
Duela hilabete bateko euri erauntsi etengabeen ondorioz, zenbait lur erortza eta pistetako kalte izan dira herrian. Horiek moldatzeko Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskaera egiteko asmoa du Udalak eta Basartea enpresaren laguntzarekin kalteak zenbatzen ari da. Zuk aukeratu zuk erabaki
Herriko Etxeak Nafarroako Kutxako Zuk aukeratu, zuk erabaki kanpainaren barrenean bi proiektu aurkeztu ditu: Ludoteka eta frontoiko margotze eta irrista kentzeko tratamendua emateko lanak.

Dirulaguntzak
Langabezia guttitu eta ekonomia bulkatzeko estatuko gobernuak herri bakoitzari dirulaguntza banatu diola jakina da. Arantzari 114.687,98 euro egokitu zaizkio. Urtarrileko plenoan, bi taldeek proposamenak egin zituzten diru hori non erabili erabakitzeko eta azkenean, Goiko Karrikako 1.300 metro koadro inguru zolaberritzea adostu zuten. Orain lanen esleipen prozesuarekin hasiko dira.
Bertzalde, 2009-2012 urtealdirako Nafarroako Gobernuari zein proiektu aurkeztu ere zehaztu behar dira dirulaguntza eskatzeko. Partida honetan, ur zerbitzuaren zabaltzea, herriko argiteriaren hedapena, herriko karrikak konpontzea, udaletxeko lanak eta abar sartzen dira. Gobernuak dirulaguntza osoa sekula ematen ez duenez –%60-70a ematen du–, gainerako gastua herritarrentzat dela ere gogoratu du Udalak.

LTDren estaldura
Itzalaldi analogikoaren momentua gero eta hurbilago dago. Urte akaberan izanen da eta hori dela eta. prestaketa lanekin segitzen du Udalak. LTD Lurreko Telebista Digitalaren estaldura edo kobertura neurtzen ari dira herrian. Izan ere, estaldurik gabeko etxeak egon badaude.
Udalak herritarrek TDT dekodifikadorea delakoarekin etxean seinalerik baduten ala ez frogatzea proposatu du. Estaldurarik ez duen etxeek Herriko Etxean adierazi beharko dute, eta horrela, Udalak horien UTM koordenatuak bilatuz seinalea osatuko du. Datu horiek eskuartean, Nafarroako Gobernuari konponbide bat eskatuko lioke Udalak. Seinalerik ez dutenen zerrenda ahalik eta agudoen osatzeko, martxoaren 31 baino lehen udaletxera jo beharko da.

Mendiko lanak
Aurten ere, bertze lanen artean, mendiarekin loturikoak ezin aipatzeke utzi. Zenbait mendiko lan egitea aurreikusi du Udalak eta Basartea enpresak proiektua egina du. Hurrengo alean lanen berri emanen dugu. Nolanahi ere, mendiarekin lotuz, ehiztariek egindako eskaerari erantzunez, Udalak Oilargata alderdian 243 metro inguruko pista hormigoitzeko laguntza lortu du. Gobernuak 21.341,70 euroko inbertsioa onartu du eta 13.872,11 euroko subentzioa eman du. Lan hauek auzolanean eginen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun