Giro ederra inauterietan

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 2a, 12:21
TTIPI TTAPA

Ortzegun Gizen eguneko haurrek egindako Arraultze-Arraultze eskearekin hasita, giro ederrean joan ziren inauteriak. Igandean, 50 bat Zaku-Zaharrek ohiko ibilbidea osatu zuten musika bandaren laguntzaz eta astelehen eguerdian karroza ikusgarriak atera ziren plazara. Goitarrek eta Fraindarrek ere inauteri giroa eraman zuten baserri auzoetara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun