II. Bateragarritasun Ituna sinatu da

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 2a, 11:57
TTIPI TTAPA

Bortzirietako 21 erakundek lana, familia eta bizitza pertsonala uztartzeko bigarren itun mankomunatua sinatu zuten otsailaren 26an Herriko Etxean. Hainbat ekitaldi eginen dira eta lehenbizkoak Bortzirietako gizarte eragileei zuzendutako formazio ikastaroak izanen dira. Bina orduko tailerrak eginen dira martxoaren 12, 17 eta 26an eta apirilaren 2an, 18:00etatik 20:00etara, Cederna-Garalur erakundeak Alkaiagan duen egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun