Bera, Lesaka eta Etxalarren inauteri giroan jarraitzen dute

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 23a

TTIPI TTAPA

Inauteria bestak oraindik herri ezberdinetan nabaria da.

Bera

Goiz guztian zehar zingar-arrautze eskean ibiltzen dira baserrietan, eguerdian berriz lagun artean bazkaldu eta arratsaldean altzateko karrikan mozorro eta gurdiak ikusteko aukera izanen da 6etatik 10etara aldiz, Sugarri Fanfarrea ibiliko da karrikak alaituz.

Lesaka

Goizeko 8etatik aintzinera FraiNdarrak eta Goitarrak "arraultze arraultze" ibiliko dira baserrietan zehar. Eta herrian eguerdiko 12:30ak aldera inauterietako orgak Plaza Zaharrean.Eta egunari amaiera emateko 19:00etan: dantzaldia Plaza Zaharrean Gau-Bela taldearen eskutik.

Etxalar

Iñauteritako astelehenean herriko gazteak, baserritarrez mozorrotuta, baserrietatik ibiliko dira eskean Ohiana, Arkaitz , Miriam eta ohiana trikitilariekin. Hauek, haurrek bezala, dirua batez ere, arraultzak, fruta eta bertzelakoak lortzeko ortzegun gizeneko kanta bera abesten dute. Egunean zehar hiru otordu eginen dituzte: Goizen denak gosaltzeko Elutsa ostatuan bildu dira, bazkaltzeko tenorean batzuk leku batean bazkaltzen dute eta bertze batzuk bertzean. Taldea banatu egin dira denbora izateko baserri guztietara ailegatzeko. Gero gau partean denak afaltzeko herrian bilduko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun