Gure Txokoa elkarteak mus txapelketa azkarra antolatu du larunbaterako

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 18a, 10:13

Irabazleek, txapelaz gain, 400 euro irabaziko dituzte

Berako Gure Txokoa elkarteak mus txapelketa azkarra antolatu du larunbat honetarako, otsailaren 21erako. Txapelketa hau nahi duen guziarentzat irekia izanen da, elkarteko bazkide izan edo ez izan. Txapelketa larunbat arratsaldeko 16:00etan hasiko da Iamotenean, baina izen ematea Iamoteneako ostatuan egiten ahal da 15:00etatik aitzinera. Bikote bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu.

Sari ederrak

Aurten ere sari ederrak prestatu ditu Gure Txokoak onenentzako. Errate baterako, bikote irabazleak 400 euro eta txapela irabaziko ditu; azpitxapeldunek Hiruak Bat landetxeen elkarteak eskainita, lau pertsonendako asteburu bat landetxe batean igarotzeko modua izanen dute. Hirugarren sailkatuek Zalain jatetxean bi lagunendako afaria izanen dute eta laugarrenek bi lagunendako afaria Zubiondon. Finalaren aitzinetik, bertan dauden partehartzaileen artean, Martikoren lote bat zozketatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun