Aldaketak inauterietako egitarauan

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 13a

Hasiera batean iragarritako inauterietako egitarauan aldaketak izan dira. Berez, kaldereroak larunbat honetan ateratzekoak ziren, baina aitzineratu eta joan den larunbatean atera ziren.
Bertzalde, inude eta artzainetako entseguak otsailaren 19 eta 20an egin beharrean, 18 eta 20an (asteazkena eta ortzirala) izanen dira ohiko toki eta orduan: Eztegara frontoian, 20:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun