Salgai-hondarren bigarren feria antolatu du Larun-Haizpek martxoaren 1erako

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 13a

Dendariek gisa guztietako produktuak paratuko dituzte salgai. TTIPI TTAPA

Iaz baino sei merkatari gehiagok eskainiko dituzte produktuak Kiroldegian

Joan den urteko arrakasta ikusita, bigarrenez salgai-hondarren feria egitea erabaki du Larun-Haizpe merkatarien, ostalarien eta zerbitzu enpresen elkarteak. Udala, Nafarroako Rural Kutxa eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin martxoaren 1ean, igandea, eginen da. Sarrera euro bat kobratuko da.
Egun osoan, 10:00-etatik 19:30era herriko dendariek stockean dituzten artikuluak prezio onean eskainiko dituzte Kiroldegian. Hauek hartuko dute parte: Agara Kirolak, Arturo arropa-denda, Edurne haur arropa-denda, Elkar eta Igone liburu eta paper-denda, Kalotxa zapata-denda, Artieda M. lentzeria, Bera Informatika, Zela Kirolak, Martzutzak arropa eta bitxiak, Expert Bortziriak, Yoan ileapaindegia, Ameka burdindegia, Azalea lore-denda, Duve ileapaindegia eta estetika, Beti-Jai ostatu-jatetxea eta Goxo ikuztegi industriala. Iaz baino sei komertzio gehiagok parte hartuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun