Etxeen zaharberritzeari buruzko informazioa ematen du Nasursak Berako Herriko Etxean

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 12a, 15:26

Lehengo asteaz geroztik, etxeak zaharberritzeko dirulaguntza kudeaketari buruzko zerbitzua eskaintzen ari da Nasursa Berako Udal Bulegoetan. Beraz, norbaitek gaiaren inguruko zalantzarik balu, Nasursako teknikariak Berako udaletxean izanen dira hilabete bakoitzeko lehenbiziko eta hirugarren asteko asteazkenetan, 8:00etatik 12:00etara.

Nafarroako Gobernuko Etxebizitza eta Lurralde Antolaketa Departamentuaren menpe dago Nasursa eta Donezteben duen egoitzan, bertzeak bertze, etxebizitzak eraikitzeko eta zaharberritzeko proiektu guziak tramitatzeko laguntza eskaintzen die Baztan, Bertizarana, Bortziriak eta Malerrekako bizilagunei. Orain, ordea, zerbitzua herrian ere eskura dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun