Joan den urteko arrakasta ikusita, bigarrenez salgai-hondarren feria egitea erabaki du Larun-Haizpe merkatarien, ostalarien eta zerbitzu enpresen elkarteak. Udala, Nafarroako Rural Kutxa eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin martxoaren 1ean, igandea, eginen da. Sarrera euro bat kobratuko da. Egun osoan, 10:00-etatik 19:30era herriko dendariek stockean dituzten artikuluak prezio onean eskainiko dituzte Kiroldegian. Hauek hartuko dute parte: Agara Kirolak, Arturo arropa-denda, Edurne haur arropa-denda, Elkar eta Igone liburu eta paper-denda, Kalotxa zapata-denda, Artieda M. lentzeria, Bera Informatika, Zela Kirolak, Martzutzak arropa eta bitxiak, Expert Bortziriak, Yoan ileapaindegia, Ameka burdindegia, Azalea lore-denda, Duve ileapaindegia eta estetika, Beti-Jai ostatu-jatetxea eta Goxo ikuztegi industriala. Iaz baino sei komertzio gehiagok parte hartuko dute.