Berako kaldereroak larunbat honetan, otsailaren 14an, aterako dira

ttipi-ttapa 2009ko ots. 10a, 11:57
Kaldereroen konpartsaren ibilaldia, ijito-ezkontzarekin hornituko da aurten ere. TTIPI TTAPA

Aldaketa gehiago ere egin dituzte inauterietako egitarauan

Berako Kultur Batzordeak eta Gure Txokoa elkarteak antolatutako inauterietako egitarauak aldaketak izan ditu. Horietatik handiena, Kaldereroen konpartsa otsailaren 21ean atera beharrean, larunbat honetan, otsailaren 14an aterako dela izanen da. Egun horretan, Kaldereroak 19:00etan abiatuko dira Illekuetatik Herriko etxeko plazara eta ordu erdi lehenago prest egon beharko da. Ibilbidea: Illekueta-Altzate-Zahar etxea-Eztegara-Bidasoa karrika-Herriko etxea izanen da. Euria eginen balu, ekitaldia Eztegara pilotalekuan eginen litzateke.
Ondorioz, Kaldereroetako entsaioak otsailaren 17 eta 18tik otsailaren 12 eta 13ra (ortzeguna eta ortzirala) pasatuko dira. Gainera, ordu erdi lehenago izanen dira; hau da, 19:00etan Kultur etxean.

Inude eta artzaien entsaioak

Inude eta artzaietako entsaioak, berriz, otsailaren 19 eta 20an egin beharrean, otsailaren 18 eta 20an (asteazkena eta ortzirala) Eztegara pilotalekuan 20:00etan. Aipatzekoa da bazkarirako txartelak ere entsaio egunetan banatuko direla.
Gainerakoan, Berako inauterien egitaraua honela geldituko da:
Otsailaren 18a, asteazkenean, Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak antolatutako Inauteri Besta eginen da.
16:30 Kalejira Beran barna, zahar etxea bisitatuz (euria egiten ez badu).
17:00 Berendua Musika Eskolan.

Otsailaren 19a, ortzeguna: Ortzegun Gizena

Haur eta gaztetxoen inudeak eta artzaiak 15:45ean Suhiltzaileen Parketik Kultur Etxera (eguraldi txarra eginez gero Eztegara pilotalekuan 16:00etan).
Haurrentzako Dantzaldia Xurdin Taldearekin 16:30ean Kultur Etxean.

Otsailaren 22a, igandea

Inudeak eta artzaiak
10:00etatik aitzinera goiz osoan herrian barna Eztegara pilotalekutik hasita.
18:00 Eztegara pilotalekutik Altzate karrikara.

Otsailaren 23a, astelehena

Astelehen Inautea
Goizean zehar zingar-arrautzea.
19:00 - 20:00 Les Tambours de Feu (Deabru Beltzak taldearen ikuskizuna) Altzateko karrikan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun