Arantzako inauteriak ortzegun honetan, otsailaren 5ean abiatuko dira. Goizeko 9:00etan mozorro zuriek gosaria izanen dute Zakutenean. Gosalondoan, 10:30ak aldera, mozorro zuriak eskolara joanen dira eta ikasleek egindako bizkarreko zintak paratzera. Eskolan geldialdia eta dantzaldia egin ondotik baserritara abiatuko dira, puxka-puxka eskean iblitzera. 22:30ean, baserritan eskean ibili ondotik, mozorro zuriak Zakutenean afalduko dute.
Otordu ederrak eta triki-poteoa ortziralean
Ortziralean, otsailaren 6an, goizeko 9etan mozorro zuriek Zakutenean gosalduko dute eta segidan herrian barrena ibiliko dira eskean. 14:30ean Kaltxin bazkalduko dute. Arratsaldean, herrian barna triki-poteoa izanen da, trikitixaren laguntzarekin. 21:30ean emakumeen afaria eginen da Kaltxin, baina parte hartu nahi duenak, aitzinetik izena eman beharko du. 22:00etan Ekaitza elkartean afaria izanen dute mozorro zuriek. Gauerditik aitzinera, dantzaldia izanen da Mikel Salaberrirekin.
Herri kirolak eta bertso-afaria larunbaterako
Larunbatean, otsailaren 7an, bazkaria izanen dute mozorro zuriek Pablo-Enean 13:00etan. Arratsaldeko 17:00etan herriko haurrek mozorro-kalejira izanen dute, ondoren jokuak eta berendua izanen dituzte. 19:30ean mozorro zuriek herri-kirol saioa eginen dute. 21:30ean bertso afaria izanen a Aterpen, puxka-puxka eskean ere lagun izanen diren Jon Maia eta Jexux Mari Irazu bertsolarien eskutik. Hemen ere aitzinetik izena eman beharko da. Inauteriak behar bezala akautzeko, gauerditik aitzinera dantzaldia izanen da Jaliskoren eskutik.