Hamar bat urte igaro dira nahi duen ororentzat oporraldi gidatuak antolatzen hasi zirenetik Arantzan. Herritarrak nahiz inguruko batzuk urtero urtero taldean ibiltzen dira, batzuk gainera ia urtero egiten diren bidaietan parte hartzen dute. Munduko hainbat herrialde bisitatu dira urte hauetan: AEB, Portugal, Andaluzia, Extremadura, Galizia, Katalunia, Tunisia, Herbehereak, Turkia… Karibeko eta Mediterraneoko itsas bidaiak ere egin dituzte. Aurten, berriz, Kroazia ezagutzeko asmoa dute.
Ekainaren 15etik 22ra han izanen dira eta herritik autobusez Madrilera joan, eta handik hegazkinez Kroaziako Dubrovnik hirira joanen dira.
Lehendabiziko egunetik hasi eta hainbat paraje, hiri, monumentu, txoko, parke… bisitatuko dituzte: Elaphiti irlak, Montenegro, Trogir, Split, Sibenik, Zadar, Plitvice lakuak, Opatija eta Pula hiriak, bertzeak bertze.
Oporraldi honetan parte hartzeko otsailaren 15a baino lehen eman behar da izena; Martin Legarrari 948 634030ra deitu behar zaio eta izen ematerakoan, seinale gisa Nafarroako Kutxako kontu korrontean 350 euro sartu behar dira.