Otsaila hasi bezain abudo, bestarako nahiz tradiziozko ohiturak jarraitzeko prest gaude. 20 Mozorro Zuri inguruko taldeak egunez egun egitaraua prestatu du eta norberak bere mozorroa ere prest izanen du.
Ortzeguna,baserriz baserri
Ortzegun honetan, otsailak 5, goizeko Zakutenea ostatuko gosariarekin Mozorroek indarrak hartuko dituzte. Ondotik, herriko musikariekin batera, eskolako lagunengana joanen dira. Segidan lau auzoetara joateko bi taldetan banatuko dira: batzuk Aientsa eta Azkilarreara joanen dira; eta bertzeak Bordalarrea eta Eguzkialdera. Egun osoan puxka-puxka eskean ibili ondotik, afaria eginen dute Zakutenean. Ortzirala, herrian barna Biharamunean, ortzirala, herriko etxeetan ibiliko dira eta eguerdian, Burlada jatetxean bazkalduko dute. Arratsaldean, herrian barna triki-poteoa izanen da. 21:30ean emakumeen afaria eginen da Burladan eta Mozorro Zuriek, berriz, Ekaitza Elkartean afalduko dute. Gauerditik aitzinera, Salaberrirekin dantzaldia izanen da gorapean. Larunbata: mozorroak, kirol saioa eta bertso afaria Larunbat goizean atseden hartu ondotik, Mozorro Zuriek Pabloenean bazkalduko dute. 17:00etatik aitzinera, berriz, haur mozorrotuen desfilea izanen da. Ondotik, jokoak eta merienda izanen dituzte. Mezondoan, 19:30ean, Mozorro Zurien arteko herri kirol saioa eginen da frontoian eta hori bukatzean, denak Aterpera joanen dira, Jon Maia eta Jexux Mari Irazu bertsolariekin afaria izanen baita azken urteetan bezala. Gauerditik aitzinera, gorapean Jalisko Band taldeak dantzaldia eskainiko du.