San Anton Eguna

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 3a

Urtarrilaren 18an San Anton Eguna ospatu zen Endara auzoan eta Lesakatik ez ezik, Bortzirietako bertze herrietatik, Irundik, Hondarribitik eta Oiartzundik hainbat bisitari hurbildu ziren, oinez, bizikletaz, zaldiz eta autoz. Hiru mezetan ttiki gelditu zen baseliza, jende aunitz bere animaliekin, batez ere zakurrekin hurbildu baitzen San Antonera, hauek eritasunetatik babesteko eta zaintzeko eskaria egitera. Eguraldia zalantzaz ibili zen, baina goizean zaparrada arinen bat bertzerik ez zuen bota. Hori bai, eguerdi aldera euria gogotik egin zuen eta dantzaldiko giroa zapuztu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun