Eguraldia haserre

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 3a, 11:57
TTIPI TTAPA

Haizeak gogotik astindu zituen bazterrak urtarrilaren 24an. Herriko zenbait txoko hankaz goiti utzi zituen eta horixe bera gertatu zen, hain zuzen, Mukixu haurtzaindegiaren inguruan. Haizeak zuhaitzak eta adarrak bota zituen eta horrela utzi zuten haurtzaindegiaren ingurua. Horrez gain, Bortziriak guztia argirik gabe gelditu zen goizean hainbat orduz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun