Espainiako Gobernuaren laguntza deialdia

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 3a, 11:41

Krisiari eta langabeziari aitzin egiteko, Espainiako Gobernuak iragarritako dirulaguntzen deialdian honako obra hauek sartzea erabaki du Udalak: haurtzaindegia haunditzea; hiltegian balio anitzeko lokala egokitzea; Herriko Etxean igogailua jartzea, Matzada Parkea egitea, Kiroldegiko teilatua eta fatxada konpontzea eta Kultur Etxeko teilatua konpontzea.
Horietako gehienak ilbeltzaren 15ean egindako osoko bilkuran onartu zituen Udalak tokiko inbertsiorako fondo estatalean sartzeko. Dena den, zenbait gaik eztabaida sortu zuten, haurtzaindegiak eta pilotalekuak, hala nola.
Josu Iratzoki alkatea eta bere taldea, EAE-ANV, frontoiko teilatua konpontzea eta irekiera lizentzia deialdian sartzearen alde agertu ziren, eta haurtzaindegia momentuz ez sartzea, «aurten dirulaguntzak izanen direlakoz». Baina oposizioak haur­tzain­de­giari eman zion lehen­tasuna eta Aralar, EA eta EAJ-PNVren aldeko sei botoekin aitzinera atera zen. Frontoiaren kasuan, ordea, EAE-ANVk baino ez zuten eman aldeko botoa (lau boto) eta ez zen aitzinera atera gainerako sei zinegotziak kontra azaldu zirelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun