Bortzirietako eskuz banakako pilota txapelketaren finalak jokatu ziren Lesakan

Oskar TXOPERENA 2009ko otsailaren 2a

Infantil B mailako finalean, Unai Telletxea igantziarra pilota astintzen eta Beñat Mitxelena beratarra begira. TTIPI TTAPA

Larunbat goizean, hameka final ikusteko modua izan zen

Larunbat honetan, ilbeltzaren 31n jokatu ziren Lesakako frontoian Bortzirietako Eskuz Banakako VIII. Txapelketako finalak. Denetara hamaika partido jokatu ziren. Aurrebenjaminak, benjaminak (hiru mailetan), alebinak (hiru mailetan), infantilak (hiru mailetan) eta kadete mailako finalak. Partidoak bukatu ondoren trofeo eta txapelen banaketa egin zen txapeldun eta azpitxapeldun izan direnei, baina txapelketan parte hartu duten pilotari guziei ere oroigarri bana eman zitzaien. Binakako txapelketa bukatu bezain laister, joan den urteko abenduaren 13an hasi zen txapelketa eta 100 pilotarik parte hartu dute bertan.

Hameka finalen emaitzak

Ttikienen mailan, aurrebenjamin kategorian, Gure Txokoako Xiker Lizardik 18 eta 3 irabazi zion Biltokiko Beñat Yanciri; Benjamin C mailan, Arkupeko Mikel Galardik 18 eta 9 irabazi zion Josu Elizondo taldekideari; Benjamin B mailan Arkupeko Aimar Otxotekok 18 eta 9 irabazi zion Gure Txokoako Oier Larretxeari; Benjamin A mailan Biltokiko Enaitz Telletxeak 18 eta 4 irabazi zion Gure Txokoako Mikel Eltzaurdiari, Alebin C mailan, Arkupeko Iñigo Arretxeak 18 eta 5 irabazi zion Altxatako Jon Iparragirreri; Alebin B mailan, Altxatako Goiatz Jauregik 18 eta 12 irabazi zion Arkupeko Jon Ubiriari; Alebin A mailan, Txarutako Enaitz Ansók 18 eta 6 irabazi zion Iñaki Ansó taldekide eta anaiari; infantil C mailan, Gure Txokoako Iñigo Martinezek 18 eta 8 irabazi zion Andoni Lazkanotegi taldekideari; infantil B mailan, Biltokiko Unai Telletxeak 18 eta 5 irabazi zion Gure Txokoako Beñat Mitxelenari; infantil A mailan, Arkupeko Unai Zamoranok 18 eta 12 irabazi zion Txarutako Arkaitz Untxalori eta kadete mailan, Txarutako Iban Indak 18 eta 10 irabazi zion Biltokiko Adur Yanciri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun