Ostatu eta jatetxeetako beirak biltzeko kanpaina abiatu du Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitateak

Utzitako argazkiak 2009ko urt. 20a, 16:44
Gisa honetako gurpildun ontziak banatu dira Bera eta Lesakako ostatu eta jatetxeetan, edukiontziei ireki zaien aho berrira errazago ailegatzeko. TTIPI TTAPA

Aho zabalagoa ireki zaie edukiontziei eta gurpildun ontziak banatu dira

Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak bertze kanpaina bat paratu du martxan beiraren birziklapena bultzatzeko. Kanpaina berri hau ostatu eta jatetxeetara bideratu du, establezimendu hauek direlako hondakin mota honetako zatirik haundiena sortzen dutenak.

Aho zabalagoa edukiontziei

Sistema berri honen bitartez, beira jasotzen duten edukiontziei aho berria ireki zaie. Horrez gain, gurpildun ontziak banatuko dira, botilak modu errazean eraman eta bota ahal izateko. Hala, botilak banaka bota beharrean, denak batera bota ahal izanen dira. Hasiera batean, ontzi hauek Bera eta Lesakako ostatu eta jatetxeetan banatuko ditu Mankomunitateak, baina bertze herrietara zabaltzeko asmoa ere badu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun