2009ko egutegia ere kaleratu dute

TTIPI TTAPA 2009ko urtarrilaren 16a

2009ko egutegiaUrte berriarekin batera, egutegia ere kaleratu dute Uxaneko kideek. Lehengo urtean, Uxaneko erabiltzaileak Benidormen izan ziren oporretan eta han ateratako argazkiak dira egutegian ageri direnak. Ideia hori Isabel Pardo zuzendariarena eta Nuria Vicedo zinegilearena izan zen.
Aipatutako film laburra gaztelaniaz egina bada ere, egutegia elebiduna da, euskaraz eta gaztelaniaz egina.
Guztira 225 ale atera dituzte, eta bortz euroren truke salgai paratu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun