Film labur bat egin dute Uxane Okupazio Zentroko erabiltzaileek

TTIPI TTAPA 2009ko urt. 16a, 13:44
TTIPI TTAPA

Quien monta conmigo izena paratu diote Berako Uxane zentrokoek egin berri duten 20 minutuko film laburrari. Uxanen ezintasuna duten pertsonak egoten dira, eta bertako 19 erabiltzaileak, lau arduradunak eta Alicanteko Unibertsitateko hiru bolondres izan dira laburrean parte hartu dutenak. Pertsonaia nagusi guztiak gure eskualdekoak dira, 18 Bortzirietakoak eta bakarra Sunbillakoa. Zuzendari lanak, berriz, Alicanteko Nuria Vicedo zinegileak egin ditu.

Antzerki eskolan entseguak egiten ibili ondotik, joan den urteko uztailean egin zituzten grabaketak Beran, eta urte hondarrean aurkeztu zuten proiektua Berako Kultur Etxean. Antzerkia egiteko ideia Uxaneko zuzendaria den Isabel Pardorena eta Nuria Vicedo zinegilearena, eta gidoiaren gaia, berriz, antzerki klaseetatik sortu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun