«Etengo ez den soka» eskaini zuen Ikastolak

TTIPI TTAPA 2009ko urtarrilaren 16a

Argazkia: Aitor A. TTIPI TTAPA

Ikuskizun ederra antolatu zuen abenduaren 28rako Tantirumairu Ikastolak, Etengo ez den soka izenburupean. Antzerkia, jokoak, musika, bertsoak, dantzak, ipuinak eta bertze hainbat arlo uztartuz ordu eta erdiko ikuskizun gustagarria eman zuten karmeldarren komentu zaharrean. Eraikina zaharkitua izanik ere, soinu aldetik kalitate bikaina eman zuen eta lehengo eta oraingo ikasleek, irakasleek eta gurasoek emanaldi ederra eskaini zuten. Argazkian, Erika Lagoma eta Etxabe ageri dira bertsoak kantari, Iban Garro gitarrarekin lagun dutela. Ikuskizuna akaututa, jaialdiaren ideia izan zuten eta bertze hainbat lagunekin batera buru-belarri prestatzen aritu diren Lupe Muxika eta Lupe Altunari omenaldia eskaini nahi izan zieten parte-hartzaileek zenbait oroigarrirekin eta komentua bete zuen jendearen txalo zaparradarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun