Alkaiagako industrialdetik auzora doan bidea, hesi baten bidez ibilgailuei ixteko eskaria egin zuten auzotarrek Herriko Etxean. Alkaiagarrek bere garaian onartutako proiektuan bildua zegoena errespetatzea nahi dute, industrialdeko trafikoak auzoan ez zuela eraginik izanen, alegia. Izan ere, industrialdera joateko eta ateratzeko, auzoko bide meharra erabiltzen dute ibilgailu aunitzek. Udal plenoan bidea ixtearen alde agertu zen Onin, baina kontra EA eta PNV. Bidea moldatzeko eta espaloiak zabaltzeko proiektua egin nahi omen du Udalak.