Nabazen 300 etxebizitza egiteko proiekturik dagoenik ukatu du alkateak

TTIPI TTAPA 2009ko urtarrilaren 16a

PNVk gogor salatu du udal hirigintza politika eta lehenik herrigunean eraiki behar dela dio

«Nabazen 300 etxebizitza egiteko inolako proiekturik ez aurreproiekturik ez da Herriko Etxean aurkeztu eta Udalean ez dugu gai hori tratatu edo estudiatu, hain xuxen, deus ez dagoelako». Honela erantzun dio Ttipi-Ttapari Koldo Erkiziak egunotan karriketan paratu diren kartelen edukiari buruz galdetutakoan. Alkateak jakinarazi duenez, «lur horien egoerari buruzko kontsulta bat egin da, baina horrelako kontsulta aunitz egiten dira Herriko Etxean, eta horrek ez du erran nahi etxebizitzak eginen direnik».

PNVk, aldiz, bertzelako iritzia plazaratu du Batzoki boletinaren bitartez. Udalak daraman hirigintza politika gogor salatu eta Nabazen 344 etxebizitza egiteko asmoa dagoela aipatu du. «Logikoena etxebizitzak leku urbanizagarrian egitea da eta ez herritik 2 kilometrora. Landazelaietan 3.000 metro koadroko tertziarioa egitea astakeria baldin bazen, Nabazen 12.000koa egitea zer litzateke?», galdetu du PNVk bere boletinean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun