Beratik Goizuetara oinez otsailaren 1ean

TTIPI TTAPA 2009ko urtarrilaren 16a

TTIPI TTAPA

Agerra Mendi Taldeak, bertze urte batez, Bera-Goizueta ibilaldia antolatu du otsailaren 1erako. Ibilaldi osoa oinez egin nahi dutenek 7:00etan izanen dute hitzordua Agerra Mendi Elkartean. Ibilaldia Aginan hasi nahi dutenek 8:15ean izanen dute autobusa Agerran eta oinez joan nahi ez duenarentzat, autobusa 11:00etan aterako da Elkartetik. Izena hilaren 28a baino lehen eman behar da Agerra Mendi Taldean edo 948 630362ra deituz, gauez. Bazkaria Goizuetako Umore Ona Elkartean izanen da. Argazkia duela bi urte atera zen Artikutzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun