Santa Barbarara igoera

TTIPI TTAPA 2009ko urt. 16a, 13:17
Argazkia: I. UGALDE TTIPI TTAPA

Arrakastatsua izan zen urtarrilaren 10ean egin zen Santa Barbarara Igoera, Manttale taldeak, Agerra Mendi taldeak eta Gure Txokoa elkarteak, Udalaren laguntzaz bigarren urtez antolatuta. Joan den urtean bezala, igoera honekin omenaldia eskaini nahi izan zitzaien duela bi urte Taillon mendian hil ziren Xabier Zubieta, Loro Pikabea eta Xabier Saralegiri. Horregatik, konpetizioa baino gehiago, jendearen parte-hartzea bilatu zuten antolatzaileek. 52 bikotek parte hartu zuten eta horiez gain, proba ikustera eta animoak emateko asmoarekin bertze pertsona aunitz hurbildu ziren Santa Barbarako kaxkora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun