Larun Haizpek zure erosketak saritzen ditu lelopean, bi lagunentzako Tunisiara bidaia eta aste bateko egonaldia zozketatu zuen Larun Haizpe komertzianteen elkarteak Eguberrietako kanpainaren barne. Hilaren 6an jakin zen saritutako zenbakia, Errege Eguneko loteriaren lehen zenbaki sarituaren berdina: 28.920. Txepetxa albaitaritza klinikan emana da. Bidaia martxoaren 1etik 31ra bitartean egiteko izanen da.