Eski alpetarra eginez astebukaera on bat pasatzeko, Labiaga Ikastolak Luz Ardidenera ateraldia antolatu du ikastolako ikasle ohiei zuzendua. Bidaia hilaren 30etik otsailaren 1eko asteburuan eginen da. 30eko arratsean eginen dute bidea eta, 31n eta otsailaren 1ean eskiatzen ibiliko dira. Hango egonaldia apartamentu batean eginen dute.
Bidaiaren prezioa 130 euro ingurukoa izanen da eta horren barne, bi gauetako egonaldia, bi egunetako forfaitak eta asegurua, tasak eta autobusa daude.
Izena emateko bera@ikastola.net helbidera idatzi edo Ikastolara deitu beharko da (948 630172).