Ostatu eta jatetxeetako beirak biltzeko kanpaina abian

TTIPI TTAPA 2009ko urt. 16a, 13:11

Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak bertze kanpaina bat paratu du martxan beiraren birziklapena bultzatzeko. Kanpaina berri hau ostatu eta jatetxeetara bideratu du, establezimendu hauekdirelako hondakin mota honetako zatirik haundiena sortzen dutenak. Sistema berri honen bitartez, beira jasotzen duten edukiontziei aho berria ireki zaie. Horrez gain, gurpildun ontziak banatuko dira, botilak modu errazean eraman eta bota ahal izateko. Hala, botilak banaka bota beharrean, denak batera bota ahal izanen dira. Hasiera batean, ontzi hauek Bera eta Lesakako ostatu eta jatetxeetan banatuko ditu Mankomunitateak, baina bertze herrietara zabaltzeko asmoa ere badu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun