Beratik Goizuetara mendi ibilaldia antolatu du Agerra mendi taldeak otsailaren 1ean

Utzitako argazkiak 2009ko urt. 14a, 12:12
Agerra mendi taldekoak Artikutzan 2006an, Goizuetarako bidean. TTIPI TTAPA

Beratik edo Agiñatik oinez edo autobusez ere joan daiteke

Berako Agerra Mendi Taldeak, bertze urte batez Bera-Goizueta ibilaldia antolatu du, Agiña eta Artikutzatik pasattuz. Otsailaren 1ean izanen da eta Goizuetara hurbildu nahi duenak ez du aitzakiarik izanen. Ibilaldi osoa oinez egin nahi dutenek goizeko 7etan izanen dute hitzordua Agerra Mendi Elkartaen. Ibilaldia Aginan hasi nahi dutenek, goizeko 8:15ean izanen dute autobusa Agerran eta oinez joan nahi ez duenarentzat, autobusa goizeko 11etan aterako da Agerra mendi elkarteko ate-paretik.

Izen ematea urtarrilaren 28a baino lehen

Izena eman behar da urtarrilaren 28a, asteazkena, baino lehen Agerra Mendi Taldean edo 948 630362 telefonora deituz, gauez. Bazkaria Goizuetako Umore Ona elkartean izanen da eta bazkaria eta autobusa bertan ordaindu beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun