Lujanbio eta Egaña izanen dira larunbatean Zubiondoko bertso-afarian

TTIPI TTAPA 2009ko urtarrilaren 13a

Arratsaldean, antzerkia ikusteko aukera izanen da Berako Kultur Etxean

Larunbat honetan, urtarrilaren 17an, arratseko 21etan bertso afaria izanen da Alkaiagako Zubiondo sagardotegian. Afariaren ondotik ariko dira Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariak. Aipatzekoa da bi menu aukeran izanen direla, bata 31 eurokoa eta bertzea 21 eurokoa. Txartelak jatetxean bertan salgai daude edo telefonoz erreserbatzen ahal dira, 948 625472 telefonora deituz.

Antzerkia Kultur Etxean

Bertso-afaria baino lehen antzerkia ikusteko aukera izanen da larunbat honetan Berako Kultur Etxean. Berako Kultur Batzordeak antolatutako emanaldian. Ligli Troupe konpainiak “Que viene mi marido” antzezlana eskainiko du arratsaldeko 19:00etatik aitzinera. Sarrera 3 euro kostako da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun