Bortzirietako Euskara Mankomunitateak administrari bat kontratatuko du egun erdiz eta behin behinean aritzeko. Administrazio lanez aparte, Bai Euskarari akordioarekin lotutako sustapen lanak ere eginen ditu langile horrek. Hori dela-eta, administrazio lanak egiteko gaitasuna ez ezik, jendaurreko gaitasuna eta euskalgintzaren eta mankomunitatearen zereginaren gaineko jakintza izanen dira kontuan aukeraketarako.
Eskaerak urtarrilaren 22a baino lehen
Eskaera urtarrilaren 22ko eguerdiko 12:00ak baino lehen aurkeztu behar da, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak Arantzan duen bulegoan (Bortzirietako Euskara Mankomunitatea; Herriko Plaza 7, 31790 Arantza). Deialdia eta gainerako xehetasun guztiei buruzko informazioa eskuratzeko 948 634125 telefonora deitu behar da edo euskara@bortziriak.org e-posta helbidera.