Berako Larun Haitzpek komertzianteen elkarteak “Larun Haitzpek zure erosketak saritzen ditu” lelopean kanpaina antolatu zuen Eguberrietan. Hala, bi lagunentzako Tunisiara bidaia eta aste bateko egonaldia zozketatu du Eguberrietan elkarteko dendetan erosketak egin dituzten bezeroen artean. Erosketak egiteagatik boletoak banatu dituzte dendariek eta bidaia turistikoa martxoaren 1etik 31ra bitartean egiteko izanen da. Zenbaki sariduna, 2009ko urtarrilaren 6an egin den Erregeetako loteriaren lehen zenbaki sarituaren berdina da. Honela, zenbaki sariduna 28920a da eta Larun Haitzpetik jakinarazi dutenez, Txepetxa albaitaritza klinikan emana da.
Ricardo Baroja eskolako zozketa
Bertze aldetik, zozketa kontuekin segituz, Berako Ricardo Baroja eskolako bosgarren eta seigarren mailako ikasleek abenduaren 24an egindako zozketan hauek izan ziren zenbaki saridunak. Lehenbiziko saria, saski eder bat, 1321 zenbakiari egokitu zaio eta bigarren saria, bertze saski eder bat, 2644 zenbakiari. Saridunek lehenbailehen pasau beharko dute Ricardo Baroja eskolatik.