«Etengo ez den Soka» aurkeztu zuen Lesakan Tantirumairu Ikastolak

Aitor AROTZENA 2008ko abenduaren 30a

Erika Lagoma eta Etxabe bertsoak kantari, Iban Garro gitarran lagun dutela. TTIPI TTAPA

Abenduaren 28an gainezka egin zuen karmeldarren konbentu zaharrak

Ikuskizun ederra antolatu zuen abenduaren 28rako Lesakako Tantirumairu Ikastolak, «Etengo ez den soka» izenburupean. Antzerkia, jokuak, musika, bertsoak, dantzak, ipuinak eta bertze hainbat arlo uztartuz ordu terdiko ikuskizun gustagarria eman zuten karmeldarren konbentu zaharrean. Eraikina zaharkitua izanik ere, soinu aldetik kalitate bikaina eman zuen eta lehengo eta oraingo ikasleek, irakasleek eta gurasoek emanaldi ederra eskaini zuten.

Bi Lupeei omenaldia

Behin ikuskizuna akaututa, jaialdiaren ideia izan zuten eta bertze hainbat lagunekin batera buru-belarri prestatzen aritu diren Lupe Muxika eta Lupe Altunari omenaldia eskaini nahi izan zieten partehartzaileek konbentua betetzen zuen jendearen txalo zaparradarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun