Graffiti ikastaroa antolatu du Berako Udalak abenduaren 29 eta 30erako

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 19a

Berako Udalak abenduaren 29 eta 30ean emanen den grafiti ikastaroa antolatu du. Egun horietan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara emanen da ikastaroa Labiaga ikastolako aretoan, Altzate karrikako 14an. Izen-ematea 012 telefono zenbakira abenduaren 24a baino lehen deituz egin behar da. 15 urtetik aitzinera parte hartu nahi duen edozeini zabalik dago eta horretarako 5 euro ordaindu behar dira.Ordainketa ikastaroaren egunean berean egin beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun