Txirula loredendak irabazi du Lesakako erakusleiho lehiaketa

Utzitako argazkiak 2008ko abe. 19a, 14:39

Angel Irazokik, Cederna-Garalur erakundeko Arantxa Agirreren eskutik hartu du 300 euroko erosketa bonoa. TTIPI TTAPA

300 euroko erosketa bonoa Angel Irazokirentzat izan da

Abenduaren12tik 18ra erakusleiho lehiaketa antolatu zuen Lesakako Udalak. Lehiaketa honetan herriko denda eta zerbitzuek hartu zuten parte eta erakusleiho hoberena aukeratzeko, beraien bezeroen artean bozketa papeleta batzuk banatu zituzten. Norberaren datuak eta aukeratutako denda edo zerbitzuaren izenarekin bete ondotik, papeleta Turismo Bulegoan utzi behar zen. Abenduaren 19an jakinarazi zen erakusleiho irabazlearen izena. Hain zuzen, bezeroen ustez, Rakel Migeltorenak txukun-txukun apaindutako Txirula loredendaren eskaparatea zen dotoreena.

300 euroko erosketa bonoa Angel Irazokiri

Erakusleiho hoberenaren aukeraketan parte hartu zuten bezeroen artean Lesakako denda eta zerbitzu desberdinetan erabiltzeko 300 euroko bono bat zozketatu zen edo zehatzago errateko 50 euroko 2 bale, 25 euroko 4 bale, 20 euroko 4 bale eta 10 euroko 2 bale. Angel Irazokiri egokitu zaio sari hau eta herriko 6 dendatan gutxienez erabili beharko du bono hau urtarrilaren 5a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!