Gero, txistu taldeak Javier Hernandez Arsuagaren “Ai! Hau gabaren” joko du. Txistu taldean Mari Jose Gaztelumendiren zuzendaritzapean, lehen txistu bezala Ane Eltzaurdia bakarlaria eta Saioa Osesek joko dute, bigarren txistuak Mikel Moreno eta Asier Oses, Naia Esnaola silbotearekin eta Joseba Bertiz perkusioarekin. Ion Aizpuruk zuzendutako Abesbatza taldeak “Kapitan Pilotu”, “Bautista Basterretxe” eta “Ator, Ator” kantatuko ditu, Mari Jose Bergara pianoan lagun dutela. Perkusio taldeak Manfred Mankeren “Perku rap” joko du; trikitixa taldeak “Gora ta gora beti” joko du, Mari Jose Begara pianoan, Aitor Mitxelena klarinetearekin eta Igor Telletxea baterian dutela. Segidan, gurasoei ere leku utziko diete trikitixa taldekoek, Arantxa Agirre, Inaxio Fagoaga, Carlos Pacheco eta Maria Pilar Irazokik panderoa jotzen lagun dituztela, “Jaungoiko Jaunak Gabon” joko baitute. Eguberrietako bertze kanta bat, “Noche de paz” joko dute Ane Fagoaga, Maialen Larrañaga eta Arantxa Larrañaga akordeolariek, Josebiñe Agirre, Maialen Ruiz eta Naiara Dagerre teklatu joleek, Olatz Etxepare klarinete joleak, Mikel Moreno marinbajoleak eta Mikel Esnaola lira joleak. Eguberrietako kontzertua bukatzeko, talde instrumentalak Akelarreren “Malko bi” eta Kepa Junkeraren “Bok espok” joko ditu.
Abenduaren 19an jakinaraziko da erakusleiho irabazlea eta erosketa bonoaren sariduna
Abenduaren 19an jakinaraziko da erakusleiho irabazlearen izena. Saria hurrengo abenduaren 31ean banatuko den Ttipi-Ttapa aldizkarian jakinaraziko da. Erakusleiho hoberenaren aukeraketan parte hartu duten guzien artean, Lesakako denda eta zerbitzu desberdinetan erabiltzeko 300 euroko bono bat zozketatuko da edo zehatzago errateko 50 euroko 2 bale, 25 euroko 4 bale, 20 euroko 4 bale eta 10 euroko 2 bale. Lesakako 6 dendatan gutxienez erabili beharko da bono hau eta bonoa erabiltzeko azken eguna 2009ko urtarrilaren 5a izanen da.
Merkatari Elkarteak Zuzendaritza Batzorde berria
Bertze aldetik, Lesakako Merkatarien Elkarteak zuzendaritza batzordea berritu du, aitzinekoak bi urte beteak baitzituen karguan. Barceló bidai agentziako Maider Susperregi da presidente berria; Oreka dietetika dendako Sandra Legasa presidente ordea; Telletxea argazki dendako Jasone Telletxea diruzaina; Intzuri optikako Naiara Alberro idazkaria eta bokalak Ordoki altzari dendako Mari Jose Capdeki eta Goizalde janaridendako Edurne Portu.